Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuordeak babesa azaldu dio atzo Leitzako (Nafarroa) A-15 autobideko sarreran hildako kamioilariaren familiari, eta ikerketaren ardura hartu duten foruzainei eta epaileari, berriz, laguntza eskaini die. Halaber, ustezko hiltzailearen familiari ere elkartasuna adierazi dio Zubiagak. Nabarmendu du atxilotutako ertzainaren familiak ere mina duela eta Segurtasun sailak "beharrezkoa den guztian" lagunduko diola.
Jaurlaritzak babesa erakutsi die hildako kamioilariaren eta ustezko hiltzailearen familiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu