Politika
Jaurlaritzak dio PP-PSOE ituna "lehenaldiko ituna" dela, eta garai berrietarako ez duela balio
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek esan du, PP-PSOE ituna "iraganeko ituna" dela, eta ez duela "bazterketarik gabeko elkarrizketaren aro berrirako balio". Gaineratu duenez, Itun horrek, ez du "inoiz lagunduko elkarbizitza, elkarrizketa eta negoziaketako etorkizunik".
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari, PP-PSOE itunaz galdera egin diote gaur, asteroko prentsaurrekoa eman duenean. Iztuetak esan du, beraiei gutxien gustatzen zaien itunaren zatia EAJ eta EA ETA baino gehiago aipatzen direna dela. Hala ere, itun osoa baztertu behar litzatekeela iritzi dio, "iraganeko ituna delako", eta "garai berrietara ez delako egokitzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu