Espainiako Gobernuko eta PSOEko hainbat ordezkari EAJrekin akordioak lortzeaz aritu dira azken egunotan. Azkaratek azaldu du Jaurlaritza prest dagoela horretarako. Nolanahi ere, adierazpen horiek "udako oporretan egin ohi diren" adierazpenak izan daitezkeen dudaren berri eman du.
Espainiako Gobernuko ordezkariek "autogobernuaren inguruan" egindako adierazpenak ez direla "pozgarriak" ere azaldu du Azkaratek.
POlitika
Jaurlaritzak dio "prest" dagoela Espainiako Gobernuarekin akordioak lortzeko
Espainiako Gobernua "hitzetatik ekintzetara" pasatzea espero duela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek. Espainiako Aurrekontuetan eta antzeko gaietan Espainiako Gobernuarekin akordioak lortzeko Jaurlaritza prest dagoela ere azaldu du. Espainiako Gobernuak aurretik emandako "hitza betetzea" abiapuntu egokia litzatekeela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu