Politika

Jaurlaritzak diru gehiago gastatzen du "ETAri aurka egiten", Etxebizitzan baino

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eman du datua. Haren arabera, erakunde armatua "Euskadiren garapenarentzat balazta da".

2009ko irailaren 21a
17:25
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, Jaurlaritzak urtero 225 milioi euro gastatzen ditu "ETAri aurka egiten" eta hori, "Etxebizitza Sailean gastatzen dena baino gehiago" dela nabarmendu du.

"Kopuru hori nahikoa da urtebetean lau erietxe eraikitzeko, edo bi urtean Gasteizko trenbidea lurperatzeko edo hiru urtean Donostiako metroa egiteko", adierazi du Aresek, Bilbon, Forum Europa hitzaldian. Horregatik, haren ustez, ETA "balazta da Euskadiren garapenarentzat".

Jaurlaritzak "ETAren aldeko" edozein ekimenen aurka egingo duela berretsi du eta Eudel EAEko Udalen Elkartearekin hurrengo egunetan akordioa sinatuko duela iragarri du. Aresen esanetan, akordio horretan euskal presoen argazkiak kentzea ere adostuko dute. Irudiok kalean egotea "onartezina" dela esan die erabakiarekin aurka daudenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.