ekonomia

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik 32 milioi euro deskontatu ditu

Idoia Zenarruzabeitia lehendakari ordeak Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik 32 milioi euro deskontatuko dituela adierazi du gaur. Gizarte osasunaren finantzaketari zegozkion desadostasunak zituztelako erabaki zuen iaz Jaurlaritzak diru hori Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik deskontatzea. Gobernuak ordea, Jaurlaritzari eman beharreko dirua atxikiaz erantzun zuen, BEZaren eta Zerga Berezien egokitzapenetan oinarrituta.

2004ko irailaren 30a
17:41
Entzun
Zenarruzabeitiak gaur esan duenez "orain dela bi egun Espainiako Gobernuko aurrekontuen aurkezpeneko ekitaldian egindako argazkia, betebeharra urratzearen argazkia da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.