EKonomia

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kupoaren inguruko akordioa sinatu dute

Gaur izenpetu dute akordioa Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuak, Kupoaren inguruko akordioa, Madrilen. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bildu da, 13:00etan, eta hiru gaietako akordioa sinatu dute: Kupoaren ingurukoa, Ertzaintzaren handitzearen ingurukoa eta =i Prestige=i-ren hondamendiak sortutako kalte ordainen ingurukoa, hain zuzen ere.

2005eko urriaren 6a
13:30
Entzun
Akordioa sinatzeko ekitaldian Espainiako Gobernuko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietakoak izan dira. Horrela, ia bi urteko eztabaidei amaiera emango diote.

Akordioarekin, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarri deskontatu dizkioten 52 milioi Gasteizen geratzea onartu du Madrilek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.