Hona hemen Joseba Egibarren esan batzuk:
- "Kanpotik datorren zerbait guk ez dugu onartu beharrik. Horri 'stop' esan behar zaio. Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak gaitasuna dute zapalduz datorrenari 'stop' esateko".
- "Akordioetara iristeko mugitu egin beharko gara".
- "Administrazioen erreforma bat beharrezkoa da. Gainera, nik uste dut etengabeko erreforma behar duela izan. Agian, murrizketak izango dira, baina eskubide murrizketarik ez da izango".
- "Espetxe politikak erabateko aldaketa izan dezan, Eusko Legebiltzarreko bakerako lantaldeak PPri exijitzeko edo formula adostuak eskaintzeko balio behar du".