Jaurlaritzak ez du jarriko Tasio Erkizia auzibidean
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak ez du Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea auzibidean jarriko «borroka armaturako arrazoiak inoiz baino gehiago» zeudela esateagatik. Hala iragarri zuen Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak atzo, Eusko Legebiltzarrean. Erkiziaren aurkako neurriak hartzeko eskatu zion Legebiltzarrak Jaurlaritzari irailaren 30ean, baina Aresek esan du zerbitzu juridikoek auzi horretan zer eginik ez dagoela esan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu