euskal herria

Jaurlaritzak gainzorpetuta daudenei laguntzeko zerbitzua martxan jarri du

Hiru oinarri izango ditu: aholkularitza, bitartekaritza eta babestutako alokairuzko etxebizitza baterako sarrera erraztea.

2012ko maiatzaren 2a
15:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu du Gasteizen gainzorpetuta dauden familiei laguntza eskaintzeko zerbitzua. Etxe kaleratzeak saihestea edo kaleratu dituztenei irtenbidea bilatzen laguntzea du helburu, eta hiru arlo landuko ditu: hipoteka bat eskatzerakoan emango den aholkularitza, bankuen eta gainzorpetuta daudenen arteko bitartekaritza eta kaleratuak izan direnei babestutako alokairuzko etxebizitzak eskaintzea.

Zerbitzuaren lehen fasea Kontsumobideren esku geratuko da. Aholkularitza behar dutenek haren bulegoetara joan ahal izango dute, edo Internet bidez kontsulta dezakete, gehien komeni zaien kreditua zein den jakiteko.

Bigarren fasea bitartekaritzari dagokio, eta horren bidez, bankuak eta kutxak gainzorpetuta dauden bezeroekin akordio batera hel daitezen lagunduko du Jaurlaritzak. Zerbitzuan parte hartzea boluntarioa izango da bi aldeentzat.

Etxe kaleratzea saihestu ezina bada edo kaleratze arriskua handia bada, Jaurlaritzak "ahalik eta lasterren" babestutako alokairuzko etxebizitza bat lortzeko prozedura abiatuko du.

Zerbitzuaren inguruan Stop Desahucios plataformak ohar baten bidez adierazi du Jaurlaritzaren jokabidea jarraituko duela, "aurrerago haren eraginkortasuna" zenbatekoa den azaltzeko. Horrekin batera, plataformak "aldaketa sakona" eskatu du legedian, eta etxebizitza duin baten aldeko sinadura bilketa abiatuko duela jakinarazi du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.