Atzera egin dezala. Horixe eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari. Espainiako Gobernuak botikak berriz ordaintzeko agindu eta gero, dekretu propioa onartu zuen Eusko Jaurlaritzak neurri horri aurre egiteko. Auzitegi Konstituzionalak, ordea, bertan behera utzi zuen, Espainiako Konstituzioaren aurkakoa zelakoan. Erabaki horri alegazioak aurkeztu dizkio orain Eusko Jaurlaritzak, bere dekretua indarrean jartzeko asmoz.
Eusko Jaurlaritzaren asmoa da gutxienez dekretu horretako bigarren eta zortzigarren artikuluak indarrean jartzea. Paperik gabeko etorkinei, pentsiodunei eta gaixotasun kronikoak dituztenei eragiten diete artikulu horiek.
Jaurlaritzak helegitea jarri du Konstituzionalean, botikak berriz ez pagatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu