Orain, 30 egun baino lehen lehiaketarako epea irekitzeko ardura dauka Jaurlaritzak. Lurreko Telebista Digitalaren Legeak zehazten duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15 barrutitan emango dituzte lizentziak, bakoitzean lau. Horiek lortzeko lehentasuna dute Udalek, hala eskatuz gero.
Lizentziak banatuta sortuko diren telebista horietatik barruti bakoitzeko gutxienez bat euskaraz izatea eskatu zuen euskalgintzak, baina Jaurlaritzak ez zuen hala onartu.
Euskarazko telebista horiek lortzeko helburuz Hamaika izeneko enpresa bat ere sortua da. Sei komunikazio talde, enpresa eta eragile hauek sortu zuten: Elkar, Euskltel, EHKE, CMN, EKT eta Bainet-. Izan ere, arduratuta daude, Euskal Herrian gero eta telebista kate gehiago ikusteko aukera badago ere gehienak atzerrian ekoitzitakoak direlako eta, hortaz, ia guztietan euskarak duen agerbidea ahula delako.
Hedabideak
Jaurlaritzak hilabete baino lehen aterako ditu lehiaketara tokiko telebistak
Eusko Jaurlaritzak zehaztu ditu 15 esparrutan banatuko dituen launa tokiko telebisten lizentziak lortzeko bete behar diren baldintzak, eta hilabete baino lehen aterako ditu lehiaketara lizentzia horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu