Eusko Jaurlaritzak 2011-10 ikasturtean baino 1.030.000 euro gutxiago emango die euskaltegi pribatuei hasi berri den ikasturteko lana finantzatzeko; hau da, euskaltegiek aurreko urtearekiko %4,97ko murrizketa izango dute.
Euskaltegi pribatu homologatuak 19.700.000 eurorekin finantzatuko ditu aurten Jaurlaritzak.
Iaz %3,9ko murrizketa jasan zuten jada. Euskaltegi pribatuek 20.730.000 euro jaso zituzten. Udal euskaldetegien kasuan %5,1 jaitsi zen.