Jaurlaritzak kezka du Gipuzkoako atez ateko hondakin bilketarekin

Bizkaira urtean 25.000 tona zabor eramateko ituna luzatzeko eskaera ofiziala astelehenean egingo du Gipuzkoak

Erredakzioa
2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak adierazi du kezkaturik dagoela Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan sortu den eztabaidarekin: «Askoz zentzudunagoa da Gipuzkoako zaborren arazoari irtenbide bateratu eta oso bat ematea, herri bakoitzak tokian tokiko soluzioak bilatzea baino». Unzaluk adierazi du udalen autonomia errespetatzen duela baina atez ateko bilketak ez duela ixten hondakinen zikloa. Erantsi duenez, Gipuzkoako zabortegiak betetzear daude, eta kezkagarria da hondakinak kudeatzeko plana kolokan jarri izana, plan hark hondakinen «tratamenduen ziklo» osoa ixten zuela iritzita. Susana Corcuera alderdikideari erantzunez egin ditu adierazpen horiek Unzaluk, Eusko Legebiltzarrean. EAJk, berriz, Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio atez atekoa diruz ez laguntzeko.

Bestalde, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak atzo egin zuen urteko lehen batzarra. Bizkaiko Diputazioari eskea egin dio, aurtengo ekainetik 2013ko ekainera bitartean 25.000 tona hondakin eraman ahal izateko Igorreko zabortegira (Bizkaia). Hitzarmena sinatua dute bi diputazioek, eta ekainaren 12an amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.