Urtarrilaren 1etik aurrera arrisku kirol eta jardueren erreskateak kobratzen hasiko zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak, eta aste honetan egin du lehen kobratzea. Eskalada egiten ari zen pertsona bat salbatzeagatik, 2.417 euroko tasa bat kobratuko du. Herrizaingo Sailak ez du argitu ezbeharra noiz eta non gertatu zen, eta ez duela horren berri emango adierazi du; zabaldu du, ordea, eskalada egiten ari zen pertsona bat izan zela erreskatatua, eta helikopteroa erabili zutela zeregin horretarako. Zauritutakoa federatuta zegoen, eta haren aseguruak ordainduko du faktura.
Jaurlaritzak 41 jarduera zerrendatu ditu arriskutsuen artean; uretako jarduera ugari, mendian motorrean ibiltzea, puenting, eskalada, espeleologia, mendian kaskorik gabe bizikletan ibiltzea, hegan egiteko kirolak, eski jarduerak... Kirol horietan ari direnek, istripurik izanez gero, erreskateagatik ordaindu egin beharko dute. Mendian ibiltzea ez da zerrenda horretan sartzen; baina alerta laranja edo gorria emana baldin bada, arriskutsutzat joko dira kirol guztiak, eta kobratu egingo dira erreskateak. Helikopteroa erabiltzeagatik, 2.156 euro kobratuko ditu Jaurlaritzak; lan egin duten profesionalengatik ere kobratuko du.
Jaurlaritzak kobratu du lehen mendiko erreskatea: 2.417 euro
Zauritua federatua zen, eta aseguruak pagatuko du dirua; istripua non jazo zen ez du argitu Herrizaingo Sailak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu