Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du eurek ez daukatela Espainiako Gobernuari diru laguntza galdegiteko asmorik. Estatuko beste erkidegoen aldean "ondo" dago EAEkoa, haren arabera.
Dena dela, aitortu du krisi ekonomikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere eragina duela eta erkidegoa ez dela "irla bat".