GIZARTEA

Jaurlaritzak laguntza eskatu du, hilik topatutako umearen auzia argitzeko

Estefania Beltran de Herediaren esanetan, gorpuak kolpeak zituen, eta litekeena da uztailaren 1 inguruan utzi izana.

Hilotza aurkitu duten TMB planta. MIGUEL TOñA, EFE
2017ko uztailaren 6a
11:47
Entzun

Asteazkenean topatu zuten hilotza Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta bateko langileek. Umea zer dela-eta hil zen argitzeko, Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak laguntza eskatu die herritarrei. Horretarako, 112 telefonoan aparteko linea bat zabaldu du.

Oraindik ez dakite zer dela-eta hil zen jaioberria, baina gorpuak kolpeak jaso zituen, Beltran de Herediaren esanetan. Azaldu duenez, autopsiaren emaitzen zain daude. Besteak beste, aztertzen ari dira non utzi zuten umea eta nork. "Susmoa" izan dezakeen edozeini eskatu diote harremanetan jar dadila.

Uste dute uztailaren 1aren inguruan utzi zutela haurra zaborretan, baina ez dute baztertzen lehenago ere laga izana. Beltran de Herediaren arabera, Artigasko zabortegira eramaten duten zabor kopurua "oso handia" da, eta egunero 50 bat kamioik eramaten dituzte hondakinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.