Politika

Jaurlaritzak Legebiltzarraren esku utzi du Bake eta Bizikidetzarako Plana

Joan den ostiralean Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoaren oniritzia jaso ostean, Gobernu Kontseiluak onartu du gaur Bake eta Bizikidetzarako Plana. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak agertu duenez, Eusko Legebiltzarraren esku utziko dute orain, eta erakunde horrek erabakiko du agiri horren inguruko eztabaida nola egin.

2006ko maiatzaren 2a
16:22
Entzun
Horretarako, Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordera igorriko dute bihar, eta batzorde horren baita parlamentuan ordezkaritza duten alderdiak izango dira aurrera begira proposamen horrekin zer egingo den erabakiko dutenak. Hau da, ekarpenak nola egin eta eztabaida nola gauzatu.

Bake eta Bizikidetzarako Plana Jaurlaritzako Kontseilu Politikoak landu du —Ibarretxe lehendakariak (EAJ), Azkarraga Justizia sailburuak (EA) eta Madrazo Gizarte Gaietakoak (EB) osatzen dute—. Batzorde horrek joan den astean eman zion oniritzia, eta gaur Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu du, joan den astean aurkeztutako eduki berekin.

Finean, giza eskubideen errespetua jartzen du Bake eta Bizikidetzarako Planak proposamenaren oinarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.