EUSKAL HERRIA

Jaurlaritzak ordaina emango die poliziaren indarkeria jasan duten biktimei, baina errudunak bilatu gabe

Jaurlaritza 1968 eta 1978 bitartean poliziaren indarkeria pairatu zuten biktimen gaineko dekretua ari da prestatzen, eta 1978az geroztiko kasuentzat ere dekretu bat egiteko asmoa adierazi du; betiere, "inor epaitu gabe". 

2012ko martxoaren 1a
18:42
Entzun

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak adierazi du 1968 eta 1978 bitartean poliziaren indarkeria pairatu zuten biktimei ordaina emateko dekretua prestatzen ari dela Jaurlaritza. Hala ere, azpimarratu du ez dutela errudunik bilatuko, ezta inor epaituko ere. 1978az geroztiko kasuentzat ere dekretu bat egiteko asmoa adierazi du. 

Mendiaren esanetan, Euskal Herriak jasan duen indarkeria "bakarra" ETArena izan da, baina aitortu du denbora tarte horretan poliziaren indarkeria kasu "bakan" batzuk izan zirela. Justizia sailburuaren ustez, ETAren terrorismoak ez ditu justifikatzen poliziaren indarkeria kasu horiek, nahiz eta garai horretan "erne egon behar zuten". 

Gainera, segurtasun indarren lan "paregabea" azpimarratu du. Mendiak ez du zehaztu zenbat kasu hartuko dituzten kontuan, erakundeek zifra ezberdinak dituztelako. Hala, biktimak nortzuk izan ziren zehaztuko duen komisio bat sortuko dute. 

Ezker abertzalearen esanetan, 5.000 lagun izan litezke poliziaren indarkeriaren biktima. Legebiltzarrak aurkeztutako txosten batean, aldiz, 70 biktima zenbatzen dira, 1968 eta 1978 bitartean. Mendiak esan du ezker abertzaleak "bere" egin nahi dituela kasu guztiak baina gehienek ez dutela zerikusirik politikarekin. 

Dekretuak 135.000 euro inguruko ordainsariak jasotzen ditu heriotza kasuetan eta 35.000 euro ingurukoak ezindura erabateko edo behin-behinekoen kasuetan. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.