BIKTIMAK

Jaurlaritzak "terrorismo adiera guztien biktimak" oroitu ditu Rekalde eta Buesaren omenaldian

Jose Ramon Rekalde eta Fernando Buesaren kontrako erasoak "egitura ideologiko anker baten babesean eginiko krimenak" izan zirela esan du Jaurlaritzak, adierazpen instituzional batean.

Eusko Jaurlaritza, Rekalde eta Buesaren aldeko adierazpen instituzionalean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 20a
13:33
Entzun

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen Buesa, eta sailburu Rekalde. Igandean dira hamabost urte ETAk Buesa eta haren bizkartzain Jorge Diez hil zituela, eta irailaren 14an beteko dira hamabost urte Jose Ramon Rekalde tiroz larri zauritu zutela.

Buesa eta Rekalde "oroitzeko, aitortzeko, omentzeko eta esker ona adierazteko", adierazpen instituzional bat egin du Eusko Jaurlaritzak: "Beraiekin, terrorismoaren adiera guztien biktima guztiak gogoratu nahi ditugu (erailak, bahituak, mehatxatuak, estortsionatuak eta jazarriak), biktima horiek ez zuten inoiz gertatu behar eta".

Buesaren eta Rekalderen kontrako erasoek ez zutela inoiz gertatu behar adierazi du Jaurlaritzak: "Egitura ideologiko anker baten babesean egindako krimenak dira, alegia, uste izatea bestela pentsatzen duena hiltzea helburu politikoak lortzeko legezko bidea dela". Gaineratu du erasotzaileek eta "hori egitea zilegi zela uste zutenek zor politiko bat" dutela gizartearekin: "Pentsamolde horren zitalkeria eta pentsamolde horrek eragin zuen bidegabekeria aitortzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.