Atzo Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurkeztu zuen webgunea (www.gobiernodecambioeneuskadi.org) exekutiboak berak itxi egin du. Atari digitalaren helburua Jaurlaritzaren menpeko izango zen 2.0 Saila eratzea zen. Era berean herritarren arteko sareko harremanak kudeatu nahi zituen.
Jaurlaritzak barkamena eskatu du eta weba moldatzen ari dela dio, baita bere atari ofiziala www.euskadi.net dela ere.
EAJk salaketa sartu du gaur bertan eta esan du webgune berriarekin Jaurlaritzak "erabateko ilegaltasuna" egin duela. Kaiman uharteetako enpresa batean dago ataria erregistratua eta euskarri informatikoa, berriz, Danimarkako enpresa batean. Jeltzaleentzat bi ezaugarri horiek administrazio publikoen irudi korporatiboari buruzko araudia hausten dute. Gainera, EAJk dioenez, Jaurlaritzak euskarri horretaz arduratzeko informatika konpainia du.
Politika
Jaurlaritzak webgune berria itxi egin du, martxan jarri eta berehala
EAJk salaketa jarri du, atari digitala "erabat ilegala" dela argudiatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu