politika

Jaurlaritzak "zaila" ikusten du Espainiako Gobernuaren hezkuntza eta osasun arloko murrizketak aplikatu behar izatea

Neurri horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan jarri ahal izateko "oinarrizko legedia" aldatu beharko litzatekeela diote. Rafael Bengoa Jaurlaritzako osasun sailburuak berretsi du osasun arloko murrizketak ez direla aplikatuko. PPk uste du hezkuntza eta osasun zerbitzuek doakoak izaten jarraituko dutela.

2012ko apirilaren 10a
11:29
Entzun

Eusko Jaurlaritzatik Efe agentziari azaldu diote "zaila" ikusten dutela Espainiako Gobernuak hezkuntza eta osasun arloetarako aurreikusitako murrizketak EAEn aplikatzea. Jaurlaritzaren arabera, "normalena" neurri horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eraginik ez izatea da.

Murrizketa horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aplikatu ahal izateko, oinarrizko legedia aldatu beharko litzatekeela diote, eta beraz, "korapilatsua" ikusten dute neurriok aurrera egitea.

Rafael Bengoa Jaurlaritzako osasun sailburuak ETBn emandako elkarrizketa batean berretsi du osasun arloko murrizketak "ez direla aplikatuko".

Anton Danborenea Eusko Legebiltzarreko PPko bozeramaileak gaur Radio Euskadin emandako elkarrizketan esan du murrizketa horiek "printzipioz autonomia erkidego guztiengan" izan dezaketela eragina, baina zein erkidegotan aplikatuko den ikusi beharko dela gaineratu du.

"Argi dagoena da ez dutela herritarren oinarrizko zerbitzuetan eraginik izango", esan du Danboreneak. Horrekin batera, esan du hezkuntza eta osasun zerbitzuak "guztientzat doakoak" izango direla.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.