Jaurlaritzak zazpi milioi euro handitu ditu ikasleentzako diru laguntzak

Zelaak dio laguntzak «ezinbestekoak» direla hezkuntzarako eskubidea bermatu ahal izateko

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
«Gure apustua beti izan da ikasleentzako diru laguntzak handitzea, are gehiago egungo krisi garaian. Hezkuntzarako eskubidea berdintasunez gertatzeko ezinbestekoak dira diru laguntza horiek». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaakhitz horiekin aurkeztu du aurtengo ikasturterako ikasleen diru laguntzen deialdia. Guztira 97 milioi euro jarriko dute laguntza horietarako, iaz baino zazpi milioi gehiago. 97 milioi horietatik 53 unibertsitate aurreko ikasleentzat izango dira, eta 43,9, unibertsitatekoentzat. Hala, aurreko ikasturtearekin alderatuta, %5,1 eta %10,5 igo dituzte laguntzak, hurrenez hurren. «Gobernuan gaudenetik, laguntzak %32 igo ditugu», jakinarazi du Zelaak. Arabako Foru Aldundiak eskola liburuetarako diru laguntzak kendu izanaren inguruan, Zelaak nabarmendu du eskubide osoa duela erabaki hori hartzeko.

Bestalde, Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro Angel Gabilondok ukatu egin du irakasleak sobran daudela, eta elkarrizketarako deia egin die sindikatuei eta erkidego autonomoei. «Gakoa ez da irakasle bakoitzak zenbat eskola ordu eman behar dituen, baizik eta ordu horiek igotzeaknola eragiten dien dituzten beste funtzioetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.