UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Jaurlaritzako Etika Batzordea utzi du Innerarityk, Geroa Baiko zerrendan aurkezteko

 Txetxu Ausinek ordezkatuko du batzordean.

Daniel Innerarity. JAVIER CEBOLLADA / EFE
2015eko martxoaren 17a
14:05
Entzun

Daniel Innerarity filosofo eta katedraduna Geroa Bairen zerrendan aurkeztuko da maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan, alderdiak baieztatu duenez.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu kontseilu osteko agerraldian jakinarazi duenez, iragan astean jakinarazi zion Innerarityk Erkorekari hauteskundeetara aurkezteko eskaintza egin ziotela. "Biok pentsatu dugu onartuz gero egokia zela [Jaurlaritzako] Etika Batzordea utz zezala, horrelako organo batean independentzia eta inpartzialtasun irudia mantentzeko".

Txetxu Ausin Filosofia Politikoko doktoreak ordezkatuko du Innerarity batzordean, Erkorekaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.