Politika

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak manifestazio bat debekatu du Bilbon, Garzonek galarazitakoaren ordezkoa dela iritzita

Segik antolatu duela argudiatuta agindu zuen aurreneko eragozteko Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

2007ko otsailaren 3a
15:26
Entzun
Biharko Bilbon deitutako dagoen manifestazio bat debekatzea erabaki zuen atzo Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Segik antolatu duela erakunde hori legez kanpokoa dela esanez. Egin zedin eragozteko agindu zion Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.

Hain zuzen ere, biharko beste manifestazio baten jakinarazpena jaso du Gasteizko Gobernuko sail horrek, eta Garzonek galarazitakoaren ezaugarri bertsuak dauzkala iritzita, hori ere debekatzera erabaki du. Herrizaingo Sailaren arabera, biharkoaren ordezkoa litzateke gaur jakinarazi duena, eta eragotzi egingo duela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.