EAEko Lurzoruaren legea
Jaurlaritzako hirukoak eta PSEk akordioa erdietsi dute
Javier Madrazoren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak aurre akordioa lortu du gaur PSE-EErekin Lurzoruaren legearen inguruan. Legeak beraz hirukoaren (EAJ, EA eta EB) botoez gain PSE-EEren babesa ere izango du legebiltzarrean eztabaidatzen denean. Hitzartutakoaren arabera eraikitzen diren urbanizazioetan etxeen %75ak babes ofizialekoa izan beharko du; aurreko proeiktuan baino %5 gehiago. Legeak hiru motatako babes ofizialeko etxeak bereizten ditu. Akordioa bihar sinatuko dute bi aldeek eta datorren astean eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean. Eztabaidaren ostean, legea ekainean onartzea espero dute.
Gaur goizean bildu dira Etxebizitza saileko eta PSE-EEko ordezkariak eta orduan lortu dute aurre akordioa. Jesus Loza PSE-EEko legebiltzarkide eta alderdiko etxebizitza gaietako arduradunak Euskadi Irratian jakinarazi du "akordioaren arabera urbanizazio moduko lurzoruetan egiten diren etxebizitzen %75ak babestua izan beharko du, aurreko proposamenean baino %5 gehiago". Legeak, halaber, babestutako hainbat etxebizitza mota bereizten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu