euskara

Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak iaz baino 410.000 euro gutxiago banatuko ditu

Sektorea krisi garaian "elkarlanean aritzera behartuta" dagoela adierazi du Lourdes Auzmendi sailburuordeak. Enpresen euskara planetako laguntzen atalak izan du beherakadarik handiena, baina HPSk dio egingo lukeela ahalegin bat diru gehiago jartzeko.

2010eko ekainaren 4a
16:17
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) aurten 12.690.000 euro banatuko ditu laguntzetan, gaur Lourdes Auzmendi sailburuordeak iragarri duenez. Iazko kopurua 13.100.000 eurokoa izan zen (aurten baino 410.000 euro handiagoa). Duela bi urtekoa, 12.965.000koa.

Sektorea krisi garaian "elkarlanean aritzera behartuta" dagoela adierazi du Auzmendik, eta HPSk horretarako "ateak zabalik" dauzkala.

Dirua honela banatuko dute atalez atal:

- Euskalgintza: 1.339.000 euro (iaz bezala).

- Hedabideak: 5.725.000 euro (iaz bezala).

- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT): 1.626.000 euro (iaz bezala).

- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN): 1.800.000 euro (iaz 1.700.000).

- Enpresa (Lan-hitz): 2.200.000 euro (iaz 2.710.000).

HPSk azpimarratu du Lan-hitzeko jaitsierak azalpena baduela. Enpresek eta zuzenbide publikoko erakundeek egiten dituzten euskara planak diruz laguntzeko helburua du atal horrek, baina iaz 200.000 euro eman gabe geratu ziren, nahikoa eskaera ez zegoelako, eta Auzmendik esan du aurten iazko egoera errepikatu daitekeelakoan jaitsi dutela kopurua. "Baina diru gehiago beharko balitz, ahalegin bat egingo genuke".

Uztailaren 5a izango da eskabideak aurkezteko azkeneko eguna.

HPSk 2007an egin zuen azkenaldiko igoerarik handiena: %19,7koa -12.525.000 euro-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.