Egiten duten lanean "gardentasuna, zorroztasuna eta umiltasuna" eskatu die Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gobernu berriko kargu guztiekin gaur Gasteizko Ajuria Enean egin duen bileran. Horretarako, haien aurrekontuak berrikusteko eskatu die Jaurlaritzako kargu guztiei.
Diru publikoaren kudeaketaren inguruan, berriz, iruzurrik ez duela onartuko nabarmendu du, "herritarrek horrela eskatzen digutelako". "Ezin dugu dudazko jarrerarik onartu. Jaurlaritzara ez gara dirua irabaztera etorri. Seguru nago zuetako askok dirua galduko duzuela abentura honetan parte hartzeagatik, baina ziur egon herritarren konfidantzazko taldea izango garela", adierazi du Lopezek.
"Jaurlaritzak aukera historikoa du agintzen eta agindutakoa betetzen dakigula erakusteko", jakinarazi die ordezkariei lehendakariak.
Jaurlaritzaren xede nagusia ETAri aurre egitea, finantza krisia gainditzea elkarrizketa sozialaren bitartez, herrialdea modernitzatzea, hezkuntza eta osasunan inbertitzea eta herritarren ideologiak alde batera utzita berdintasuna bermatzea dela gaineratu du Jaurlaritzako presidenteak.
politika
Jaurlaritzako kargu guztiei "gardentasuna, zorroztasuna eta umiltasuna" eskatu die lehendakariak
Eusko Jaurlaritzako kargu guztiekin batzarra egin du gaur Patxi Lopezek. Diru publikoaren kudeaketan iruzurrik ez duela onartuko nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu