Elkarte gastronomikoetan erretzea debekatuta dago, baina irizpideak bateratu arte inork ez du ikuskatuko debeku hori. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berriro ere aldatu du tabakoaren legeak eremu pribatu horietan duen eraginari buruzko irizpidea, eta Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak iragan ostegunean egindako adierazpenak zuzendu egin ditu.
Erretzeko aukera elkarte bakoitzaren eskumena zela esan zuen Fernandezek, eta «autoerregulaziorako» deia egin zuen. Ordea, Osasun Sailak adierazpen horiek zuzendu, eta debekatuta dagoela berretsi du, izaera pribatua izan arren erabilera publikoko leku itxiak direlako.
Jaurlaritzako Osasun Sailak orain dio ezin izango dela erre elkarteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu