GENERO INDARKERIA

Jaurlaritzaren Biktimen Zerbitzuak 1.391 emakume artatu ditu bost hilabetetan

Barne Sailak bulego gehiago irekitzeko asmoa agertu du.

2011ko uztailaren 9a
12:16
Entzun

1.391 emakume joan dira Eusko Jaurlaritzak prestatutako Biktimen Zerbitzuko zentroetara. Rodolfo Ares Barne sailburuak eman du urtarriletik maiatzera bitarte soilik neurtzen duen datua. 

Biktimen Arretarako Zerbitzua Gasteizen, Bilbon, Barakaldon eta Donostian eskaintzen da.

Bilbokoa da emakume gehien hartu duen zentrua. Hauek dira datu zehatzak: Gasteizen 189, Bilbon 550, Barakaldon 156 eta Donostian 496. Hala ere, Aresek dio ezin dela jakin herri bakoitzean artatutako emakumeak zein herrietakoak, bulegoetan berdin laguntzen zaielako beste lurralde historikoetakoak izanik ere.

Datu hori ikusirik, bulego gehiago irekitzeko asmo agertu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.