Datorren iganderako manifestazio deialdia egin zuen atzo Batasunak. Donostiako Bulebarrean 17:00etan izango dela jakinarazi zuten, Orain herria, orain bakea lelopean. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak atzo adierazi zuenez, Anoetan aurkeztutako proposamena babestu nahi du Batasunak udan antolatutako mobilizazioetan. Manifestaldia debekatu egin du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak “ordena publikoa nahasi” daitekeela argudiatuz.
Batasunak "demokrazia eta bakearen alde dauden guztiei iganderako manifestaldira joateko deia" luzatu die, eta ez du bere jarrera aldatu. "Gasteizko Gobernua eta Javier Balza barne kontseilaria PP eta PSOEren atzetik" doazela adierazi du alderdiak. Horretaz gain, "Auzitegi Nazionaleko jurisprudentzia berbera" erabili izana salatu dute.
Ezker Abertzaleak uste du manifestaldiaren debekua "egoera hozteko, eta honi zailtasunak jartzeko estrategia" bat besterik ez dela.
Politika
Jaurlaritzaren debekuaren gainetik Batasunak manifestaldirako deia berretsi du
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu egin du Batasunak iganderako Donostian deituta duen manifestazioa. Hala ere, Batasunak manifestaldia aurrera eramango duela adierazi du. Ohar baten bidez jakinarazi du Herrizaingo Sailak debekua. Espainiako Auzitegi Nazionalak HB-EH eta Batasunaren jarduna etetea agindu zuela jarri du argudio gisa. Bigarren argudio bat ere jarri du Herrizaingo Sailak, hau da: "ordena publikoa nahasi" daitekeela. Batasunak "egoera zailtzeko estrategiatzat" jo du debekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu