Imazen arabera, Jaurlaritzako Hiruko Gobernko alderdi guztiek uko egin diote zerbaiti Elkaribizitzarako Proposamena negoziatzerakoan. Ildo horretatik, normala iruditzen zaio alderdi horietako bakoitzak, proposamen zehatzetik gaindi, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko beren jarrera propioak defenditzea.
Begoña Errazti EAko presidenteak, Alkartasun Eguna zela-eta atzo Zarautzen egin zituen adierazpenen ildotik eman ditu azalpen horiek Imazek. Izan ere, subiranotasunean aurrera egiteko bidea den heinean babestuko dutela Ibarretxe plana esan zuen atzo Erraztik.
ETAri buruz ere mintzatu da Jaurlaritzako bozeramailea, eta talde armatu horrekin "ezer negoziatzekorik" ez dagoela azpimarratu du: "ETAk ez du inor ordezkatzen. Aitzitik, bere borondatea inposatu nahi du metralleta, kaputxa, eta kainoiak ebakitako eskopeten bidez. Ezin da inoren inposaketarik onartu; are eta gutxiago erakunde terrorista batenak". Segidan, alderdien arteko elkarrizketa defenditu du Josu Jon Imazek.
Ibarretxe Plana
Jaurlaritzaren elkarbizitzarako proposamena osatzeko, EAJk, EAk, zein IU-EBk, "amore eman" dutela dio Imazek
Josu Jon Imaz Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, datorren ostiralean Jaun Jose Ibarretxe lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztuko duen Elkarbizitzarako Proposamena adosterakoan, Jaurlaritzako Gobernuko kide diren hiru alderdiek, EAJk, EAk, eta IU-EBk, "amore eman" dute, gauza batean edo bestean. ETAren "ezer negoziatzekorik" ez dagoela azpimarratu du ETBn egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu