Azken 30 urtean Eusko Jaurlaritzak urtero-urtero Miramarren egin du urte politikoko aurreneko bilera, udako oporretatik bueltan. Aurten, ordea, usadio horri amaiera ematea erabaki du Patxi Lopezek. Donostian ez dute bilerarik egingo, eta, horrela, saihestu egingo du Juan Carlos Izagirre alkatearekin eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin argazkia ateratzea. Izan ere, ohituraren parte da hiriko alkateak eta lurraldeko diputatu nagusiak Jaurlaritzako kideei ongietorria egitea.
Bilera Donostian ez egiteko argudio ofiziala da Lopezen gobernuak joan zen asteartean hasi zuela urte politikoa, hauteskundeak aurreratuko dituztela iragarriz, eta, beraz, ez duela zentzurik aurreneko bilera gisara gobernu osoa Donostiara eramateak. Gainera, krisi ekonomikoko garaiak direla eta apaindura gutxiko garaiak direla ere esan dute gobernuko iturriek, neurrian aritzeko garaia dela.
Jaurlaritzaren lehen bilera ez dute Miramarren egingo, usadioa hautsiz
30 urteren ostean, bilera Donostian egitea saihestu du Lopezek, Bildurekin argazkirik atera beharrik ez izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu