Irudia. Gasteiz
JAURLARITZAREN LEHEN «KEINUA»
Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz omendu zituen atzo martxoaren 3ko biktimak, Zaramaga auzoko oroitarrian lore sorta bat paratuta. Idoia Mendia bozeramaile eta Justizia sailburuak beharrezkotzat jo zuen erakundeen aitorpena, «berriro halakorik gerta ez dadin». Lore eskaintzarekin biktima horien aldeko «keinua» egin nahi zuela azaldu zuen Mendiak. Ekitaldian, PSE-EEko hainbat kide eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak ere izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu