Espainiako Zigor Kodearen aldaketa
Jaurlaritzari sostengua ematen dioten alderdiek proposamena eztabaidatzearen alde daudela berretsi du Imazek
Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako Zigor Kodearen aldaketaz hitz egin du gaur Euskadi irratian eta Jaurlaritzari sostengua ematen dioten alderdiek proposamena eztabaidatzearen alde daudela berretsi egin du, "herritarrek beraien iritzia adierazi behar dutelako". "Hau delitua al da? Elkarrizketa, elkarbizitza eta gizartearen ahotsa defendatzea", nabarmendu du Imazek.
"Nik uste dut egoera hau onartezina dela, eta Jaurlaritzak, eta Jaurlaritzaren atzean gauden hiru alderdiok, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Batuak bide horrekin aurrera egingo dugu, ikusten dugulako irtenbideak behar ditugula eta demokrazia batean elkarrizketa, elkarbizitza eta gizartearean ahotsa ez dagoelako inolaz ere isiltzerik", adierazi du Imazek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu