Gizartea

Jaurti du Berriozarko jaien hasierako txupinazoa buruhandi beltzak

CDN, PSN eta UPN ez dira gustura agertu, Nafarroa Baik txupina jaurtitzeko ordezkaria ANVrekin erabaki duelako eta beste ekitaldi bat ospatu dute.

2009ko abuztuaren 26a
18:35
Entzun
Arratsaldeko seietan jaurti du Berriozarren txupinazoa buruhandi beltzak, kulturaren eta kirolaren ordezkari moduan. Berez, ANVri zegokion txupinazoa jaurtitzea, horrela erabaki zuten duela bi urte bozeramaileen batzordean. Baina, UPN, PSN, CDN eta Nafarroako EB ez ziren ados agertu erabaki horrekin. Azkenean , udalerriko alkate Xabier Lasak ANVko kideekin adostu du kultur eta kirol elkarteetako kide batek -kiliki beltzak- txupinazoa jaurtitzea.

ANVk suziria botako ez badu ere, CDN, PSN eta UPN ez dira gustura agertu, Lasak txupina jaurtitzeko ordezkaria ANVrekin erabaki duelako. Horregatik txupinazoaren "alternatiba" izatea nahi duten beste ekitaldi bat antolatu dute eta 16:30ean bildu dira Eguzki plazako “terrorismoen biktimen” oroitarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.