Hona hemen, aurrerapen gisa, Joseba Egibarren esan batzuk:
- “[Maiatzeko hauteskunde gauean] Hiru hitz esaten nizkien kideei: ‘Kristorena egin dugu’. Urteetako lana laburbildu zuten emaitzek. 1986ko zatiketa oso larria izan zen alderdiarentzat, baina urteen poderioz ikusten genuen zatiketaren ondorioak gainditzen eta jendea biltzen ari ginela alderdiaren inguruan. Orain, berriz, ETAren ondorengo momentu honetan Gipuzkoa batean EAJtik aparte esparru abertzaleko gainontzeko guztiak bat eginda zeudela gu aurretik geratzea, kristorena izan dela uste dut”.
- “Bakegintzan eta [EAEko] estatus politikoan aliantza estrategikoak lortuta, gobernagarritasunerako aldagaiak alda daitezke. Zeinekin lortu aliantzak? PSEk gurekin egin nahiko du. Guk jauzi bat eman nahi dugu. Ez gara hasiko autogobernua zuritzen. Jauzia erabakitzeko eskubidearen bermea lortzea da, eta hori da prozesu politiko bat egitea, amaieran subjektu politiko berri bat sortzea, eta estatuak hori onartzea”.
- “Inork pentsa al dezake ezker abertzaleak lor dezakeela erabakitzeko eskubidea duen estatus politiko berri bat EAJrik gabe? Ezetz pentsatzen dut. Eta EAJko bakarren batek pentsatzen al du hori lor daitekeela ezker abertzalerik gabe? [...] EAJk eta ezker abertzaleak, presaka ibili gabe, akordio bat behar dute, luzerako”.