Ilusioz hartu du Javier Aranegik albistea. "Laino batean bezala nago. Jende gutxi esan dezake sanferminetako txupinazoa bota duela", azaldu du 27 urteko gazteak.
Zozketa bidez aukeratu zuen Iruñeko Orfeoiak txupinazoa jaurtiko zuenaren izena. Aranegi bera ez zen egon zozketan, eta telefonoz eman zioten berria: "Oso urduri nago esan zidatenetik. Beti izan naiz oso sanfermin zalea".
Aranegirekin batera, Veleta peñako Chantal Estradak jaurtiko du datorren astelehenean txupinazoa. Veleta izan zen, hain zuzen ere, sanferminetan zuriz janzteko ohitura hasi zuena. Peñako sortzaileetako baten biloba da, Honorario Artetarena.
20 herrialde ezberdinetako 139 komunikabide arituko dira lanean sanferminetan. Herrialde horien artean dira, besteak beste, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Turkia, Mexiko, Hego Korea, Alemania, Pakistan, Kolonbia, Kanada eta Errusia.
010 telefono zenbakiak harreta zerbitzua eskainiko du goizero, 9.30etatik 13.30etara.