gizartea

Javier Elzorentzat Eusko Ikaskuntzako Humanitateen saria

2009ko ekainaren 4a
14:00
Entzun
Javier Elzo Imazi (Beasain, Gipuzkoa; 1942) emango diote aurten Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxako Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Deustuko Unibertsitatean Soziologia Fakultateko katedraduna da Elzo.

Ikerketa eta formakuntza arloan duen ibilbide luzeagatik jasoko du saria. Batez ere, gazteen belaunaldi arazoen eta gizarteen baloreak aztertzen aditua da.

Sariak 15. edizioa du aurtengoa. Julio Caro Barojak jaso zuen aurrenekoa. Eduardo Txillida, Bernardo Atxaga, Nestor Basterretxea, Gurutz Jauregi, Miguel Artola, Alvaro D'Ors edota Daniel Innerarityri ere eman izan diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.