Euskal Herriko 14:00 zirela hil da Javier Perez de Nanclares (59 urte) iheslaria Mexikon, haren familiak BERRIAri baieztatu dionez. Bere errautsak Euskal Herrira ekartzeko gestioak egiten ari dira. Gasteizkoa zen Perez de Nanclares.
1987. urtetik bizi zen Mexikon. Aurretik ere egona zen ihesean. 1979tik 1982ra Venezuelan egon zen. 1983an atxilotu eta espetxeratu zuten Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. 1985ean irten zen aske eta bi urte geroago joan zen Mexikora.