Jaxintak gertu du San Tomas eguna, eta horren jakitun dela ematen du. Izan ere, kazetarien aurrean ez du agertu nahi izan goizeko aurkezpenean, eta ukuiluan gelditu da ez aurrera eta ez atzera.
Oso lotsatia eta egoskorra dela azaldu du Kristina Saralegik. Hark hazi du aurtengo Donostiako San Tomas eguneko zerrama, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa): 2,10 metro luze da, eta 325 kiloko pisua du. Abenduaren 21erako, dena den, 340 kilora iritsiko delakoan dago Saralegi.