'18/98 auzia'

"Jazarpen prozesuak" amaitzeko Eusko Legebiltzarraren eskaera "esku-sartze larritzat" jo du Espainiako Botere Judizialak

EAJ, EA, Ezker Batua, Ezker Abertzalea eta Aralar taldeen ekimenez "jazarpen prozesuak" bertan behera uzteko eskatu zien atzo Eusko Legebiltzarrak Espainiako erakundeei, '18/98 auziko' epaiketaren harira. Gogor erantzun du gaur Enrique Lopez CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramaileak: botere banaketaren eta Justiziaren independentziaren aurkako "esku-sartze larria" dela iritzi dio, eta botere judizialaren funtzionamenduan ez duela eragingo oharrarazi du.

2005eko azaroaren 24a
19:36
Entzun
"Tankera horretako saio guztiak antzuak izango dira eta ez dute eragingo botere judizialaren funtzionamenduan", esan du Lopezek. Halaber, ekimen horren helburua botere judizialaren eginbideari "zilegitasuna kentzea" salatu du: "Zuzenbide Estatuaren, legea betetzearen eta legearen aurreko berdintasun printzipioaren adierazpen nagusi den botere judizialari zilegitasuna kentzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.