Euskal presoak

Jazarpena salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Martxoaren 29an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzeko deia jaso dute sei kidek, iazko abuztuko manifestazioaren harira. Osasun arazoak dituztenak salbu, gainerakoek epaitegiaren aurrean agertzeari uko egingo diote.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerraldia Arriaga plazan. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2016ko martxoaren 22a
07:52
Entzun

“Poliziaren eta epaitegien jazarpena” salatu dute Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek Bilbon egindako agerraldian. Esan dutenez, sei kidek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzeko deia jaso dute, Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok eta AVT elkarteak jarritako salaketaren ondorioz, iazko abuztuan Bilbon antolatu zuten manifestazioan “terrorismoaren gorazarre” egin zitzaiolakoan. Era berean, kaleko jantzitako poliziek AMMko zenbait kideri jarraitu egiten dietela ere salatu dute.

Sei kideetatik lauk deklaratzeari uko egingo diotela jakinarazi dute, eta dei egin dute “erasoei” mobilizazioen bidez erantzuteko. Apirilaren 2an Bilboko Eerrekalde auzoan Amnistia Eguna eta manifestazioa antolatuko dutela iragarri dute.

Agerraldia amaitutakoan, Ertzaintzako bi poliziak identifikatzeko eskatu diete prentsaurrekoan parte hartu dutenei, “elkarretaratzea” egiteko baimenik ez zutela argudiatuta. AMMko kideek erantzun diete ez dutela elkarretaratzerik egin prentsaurrekoa baizik, eta horretarako ez dela beharrezkoa aldez aurretik jakinaraztea, baina ertzainek berdin.berdin identifikatu dituzte parte hartu dutenetako zenbait.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.