Jean Castaings, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakari berria

Bastidako kontseilari nagusia da, UMPkoa. 70 urte ditu. Bi bozketetan berdinketa izan da PS eta UMP-Modemeko hautagaien artean, eta azkenean Kontseilu Nagusiko hautetsi zaharrenaren esku gelditu da lehendakaritza.

2008ko martxoaren 20a
14:33
Entzun
Jean Castaings da gaurtik Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakari berria. Bi bozketa egin dituzte gaur, bietan PS eta UMP-Modemen hautagaiek 26na boto jaso dituzte. eta azkenean, araudia betez, Kontseilu Nagusiko hautetsi zaharrenaren esku gelditu da lehendakaritza: Castaingsen esku. Bastidako (Nafarroa Beherea) kontseilari nagusia da hura, UMPkoa. 70 urte ditu. Jean-Jacques Lasserreren (Modem) lekua hartu du Kontseilu Nagusiko lehendakaritzan.

PSren lehendakarigaia Georges Labazee izan da, biarnesa. UMP-Modemena Lasserre euskal herritarra.

Iragan berri diren kantonamendu bozen ondotik, PSk 26 aulki ditu orain Paueko Kontseilu Nagusian. UMP eta Modem alderdiek bien artean 25 (21 eta 4 hurrenez hurren). Alain Iriart independente eta abertzalea da beste kontseilaria, Hiriburuko (Lapurdi) kantonamendutik, eta hark zeukan giltza gaur. Bozketa sekretupekoa izan da baina badirudi Iriartek UMP-Modem taldeko lehendakarigaiaren alde bozkatu duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.