Euskara Tourrean

Jean-Mari Leblanc Tourreko zuzendaria Batasunarekin adostutako hitzarmena baliogabetzea aurreikusten ari da

Uztailaren 23an Baionara iritsiko den etapan euskararen presentzia bermatzeko Batasunarekin adostutako hitzarmena ez betetzea aurreikusten ari da Jean-Mari Leblanc Tourreko zuzendaria. 'France Bleu' irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "gai honekin zalaparta gehiago sortzen bada, akordioa bertan behera utziko dugu".

2003ko uztailaren 5a
18:42
Entzun
Leblanc-ek "iruzur egin" diotela adierazi du elkarrizketan, eta "Batasunak erakunde armatu batekin erlazio duela jakingo banu, ez nuke hitzarmen hori adostuko", azpimarratu du. Leblanc-ek Baionako Udaleko ordezkariekin negoziatzen ari zela uste zuela nabarmendu du. Hori dela eta, Batasunarekin hitzartutako akordioa bertan behera uztea aztertzen ari da Leblanc
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.