Jean Noel Etxeberri Tetx eta Jacques Morio aske utzi dituzte bart, kargurik gabe. Biak asteazkenean atzeman zituen Frantziako Poliziak, ETArekin zerikusia izan dutelakoan; 2004ko polizia operazio batekin lotu zituzten. Etxeberri Baionan atxilotu zuten, bere etxean, eta Morio Pauen (Frantzia).
Marie Antoinette Houyvet epailearen aurretik pasatu ondoren utzi dituzte aske.
Etxeberrik esan du "borroka politikoan eta demokratikoan" segituko duela, eta ez dela erori behar Poliziak jarritako "zepoan".
Ipar Euskal Herrian ELAren Manu Robles Arangiz Fundazioko arduraduna da Etxeberri. Morio, berriz, Okzitaniako militante independentista eta kazetaria -Radio Paiskoa-.
Politika
Jean Noel Etxeberri eta Jacques Morio bart libre utzi dituzte, kargurik gabe
Biak asteazkenean atzeman zituzten, ETArekin zerikusia izan dutelakoan. Marie Antoinette Houyvet epaileak utzi ditu aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu