politika

Jean-Pierre Destrade sozialista hil da

Jaiotzez Miarritzekoa zen, eta atzo hil zen, Donibane Lohizunen, 71 urte zituela. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Alderdi Sozialistako diputatua izan zen.

2013ko abuztuaren 9a
13:24
Entzun

Destrade larri zegoen duela urte batzuk. Zientzietan doktorea eta hiri ikasketetan Ingeniaria zen. Hala ere, politika munduan egindako lanarengatik da ezaguna; besteak beste, 80ko hamarkadan PSren bozeramailea izan zelako.

Pirinio Atlantikoetako Departamentuko diputatu aukeratu zuten 1981eko hauteskundeetan, bai eta 1986ko hauteskundeetan ere. 1976-82 urte bitartean Pirinio Atlantikoetako kontseilari nagusia izan zen. Era berean, 1977tik 1989ra arte Miarritzeko zinegotzi ere izan zen.

2005. urtean, iruzurra eta legez kanpoko diru mugimenduak egitea egotzita, hiru urteko espetxe zigorra jarri zioten.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.