Jendarme bat zauritu zuten atzo arratsaldean Frantzian, Vallerie inguruan, Creuse departamentuan, Frantzia erdialdean, ustez etakide batzuekin tiroketa izanda. Berri agentziek atzo iluntzean zabaldu zuten errepideko kontrol batean gerarazi zutela auto bat poliziek, eta haiek aurrera egin nahi izan zutela. Tiroketa bat izan zela diote iturri horiek, eta Frantziako polizia bat zaurituta dagoela, ustez sorbaldan. Nolanahi ere, hedabideen arabera, zauritutako poliziak ez du aparteko larritasunik. Autoa utzi, eta ihes egin zutela zabaldu dute agentziek, eta haien bila ari dela Polizia. Ibilgailua aztertzen ere ari dira. Hainbat komunikabidek ondoren zabaldu zuten beste tiroketa bat ere gertatu zela industrigune batean. Iturri horien arabera, ordea, ustezko bigarren tiroketan ez zen inor zauritu.
Arratsaldean, bostak aldera, gertatu zen ustezko lehen tiroketa, errepidean. Ohiko kontrol batean gerarazi zuten autoa. Emakume bat eta gizon bat ziren barruan. Ibilgailua ez zuten geratu pertsona horiek, eta arma batekin eraso egin zieten poliziei. Autoa inguruan aurkitu zuen Poliziak, hutsik, eta operazioa hasi zuen bi pertsonak atxilotzeko. ETAko kideak ziren barruan zihoazenak, hori da Frantziako Poliziaren lehen hipotesia. Helikopteroak-eta baliatuz ari ziren haien bila bart gauean, edizio hau ixteko orduan.
Jendarme bat arin zauritu dute tiroz, eta ETA izan ote den ari dira ikertzen
Hainbat hedabidek esan dute errepideko kontrol batean gerarazi dutela auto bat eta poliziei tiro egin dietela bi lagunek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu