Gaur arratsaldetik jendearmeak usteko bi etakideren bila dabiltza Nievre inguruan, Borgoina departamenduan, Frantzia erdialdean. Polizia iturrietan oinarrituta, albiste agentziek hasiera batean esan dute jendarmeen eta ustezko etakideen artean tiroketa bat izan dela, eta iheslarietako bat zauriturik egon zitekeela. Poliziaren ondorengo bertsioetan, ordea, tiroketarik izan denik zalantzan jarri dute. Gertatutakoa ez dago batere garbi. Ustezko ETAko kideak inguruko mendi batean inguratuta dituztela zioten polizia iturri horiek lehen uneetan.
Jendarmeen arabera, ustezko ETAko bi kide horiek, "lapurtutako Citroen auto batean", gasolindegi batetik ordaindu gabe joan direnean hasi da ihesaldia. Gasolindegiko jabeak orduan deitu omen ditu jendarmeak. Ihesean zihoazela, beti ere polizia iturrien arabera, auto istripua izan dute ustez ETAkoak diren bi pertsonak, eta inguruko mendietan gorde dira; lehen bertsioaren arabera, istripuaren ondoren izan da tiroketa. Bi iheslarietatik bat zaurituta egon daitekeela ere esan dute jendarmeek.
TIROKETA FRANTZIAN
Jendarmeak ustezko ETAko bi kideen bila dabiltza Borgoinan, horiek ihes egin ondoren
Frantziako polizia iturriek diotenez, ihes egin dutenetako bat zaurituta egon daiteke; iheslariak atxilotzeko polizia operazioa abian dute jendarmeek, eta ustezko ETAko kideak inguratuta dituztela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu