Saul Curto Lopez ustezko etakidea atxilotu zuen Frantziako Poliziak, atzo eguerdian, Puy Saint Gulmier herrian egindako kontrol batean. Berri agentziek azaldu dutenez, Curto maiatzean lapurtutako auto batean zihoan, armarik gabe, merkataritza zentro batetik bueltan. Horrez gain, etxebizitza bat miatzen ari dira inguruko herri batean.
2009. urtetik desagertuta egon da atxilotua, eta berri agentziek azaldu dute «gaizkile talde bati lagundu izana, auto batzuk lapurtu izana eta matrikula faltsifikatu izana» leporatuko diotela.
Era berean, berri agentziek adierazi dute Curtok Espainian ez duela auzirik epaitzeko.
Jendarmeek ETAko ustezko kide bat atxilotu dute Frantzia erdialdean
Saul Curto Lopez ustezko etakidea atxilotu dute jendarmeek, Frantziako Puy Saint Gulmier herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu