Bizkarrotzen hil dute, Landetan. Baionan lapurtutako moto batean zihoala ikusi zuten jendarmeek, Bizkarrotzen bertan, eta haren atzetik abiatu ziren. Gidariak motoa lurrera bota eta bihurkin batekin mehatxu egin zien jendarmeei, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Bi aldiz tiro egin zioten gizonari, eta bigarrenaren ondorioz hil zen.
Atxilotze agindua zuen gizonak, beste lapurreta bategatik espetxean bi urte pasatzera kondenatua izan baitzen iaz. Bi jendarmeetako bat zauritu zuen gizonak, Sud Ouest-en arabera: galdekatutakoen arabera, lepoan harramazka bat eta hatz bat hautsita zeuzkan. Jendarmeak adierazi du gizonak labana bat zuela uste zuela, bihurkina izan beharrean.